Camille Extreme 2019

Camille Extreme Izaban ospatzen den mendi lasterketa bat da eta 2019. urtean XV urteurrena ospatzen du. Hamabost urte hauetan, garai batean Camille hartzarenak ziren bideak, eta gaur egun beste hartz batzuen bizileku direnak, ehunka mendi korrikalari ikustera ohitu dira.

Ordutegia

– Irteera: 08:00h

– Helmugaren itxiera: 14:00h

– Ekainak 23

Etor zaitez eta gozatu paradisuan dagoen infernu honekin

31,6 kilometroko ibilbideak 2.044 metroko desnibel positiboa du. Ezkaurre (2.047) mendiaren igoera une garrantzitsuenetakoa da. Igoera eta jeitsiera teknikoak ditu, izan ere Ezkaurrek dituen harkaitzetatik ibiltzea ez da erraza eta horregatik, gailur hau lasterketaren erreferentzian bihurtzen dute. Bidetik, ahaleginari aurre egiten lagunduko diztuen 7 anoa puntu izango dituzu.

Benetazko mendi lasterketa bat da, non, batzuetan, halako inguru basatietatik pasatzerakoan, hartza edozein tokitan azaldu daitekela ematen duen

Asfaltoko ia tarterik gabe, oso lasterketa menditsua da, eta Iñaki Ochoa de Olza mendizale handiak lehenengo edizioetan aurreikusi zuen bezala, klasiko batean bihurtu da. Atsedenik ez duen lasterketa da, etengabeko igoera eta jeitsierekin; bide batez, Erronkari Ibarreko bidexka ikusgarrienetako batzuk ezagutzeko aukera ematen du.

Piriniotik korrika egitean sentitzen ditugun sentsazioak gertutik ezagutzeko eta, zergatik ez, gure ingurua bisitatzen duten hartzetako batekin aurrez-aurreko bat izateko aukera paregabea.

Hain zuzen ere Iñaki Ochoa de Olzari egindako omenaldi gisa, Ezkaurre mendiko igoera kronometratzen da. Irabazlea Iñaki Ochoa de Olza Memorialaren garailea da, Izabako Kirol Elkarteak ematen duen saririk bereziena

Ibilbidea

Profila

Irteeratik helmugaraino, ibilbide osoan zehar badago gure begibistan beti dugun elementu bat. Ezkaurre mendia (2.047m) zelatan egoten da lehenengo tartetik eta lasterketaren 31,6 kilometroetako nondik norakoa markatzen duen erreferentzia puntua da. Profilak argi uzten du ez dagoela atsedenerako tarterik, izan ere Ezkaurre mendiaz gain, badaude Godia, Kanasiloa edo Armaia bezalako gailurrak, non ditugun indarrak erakutsi beharko dugun. Eta ez bilatu asfaltorik, ez baitago.

Deskargatu

2019ko Argazkiak

2018ko edizioaren bideoa

Bideografia

Ibilbide alternatiboaren mapa