Belagua Bertikala

Belagua, Piriniotako toki askotan bezala, dituen mendi guztietatik nora igotzea erabakitzea zaila den leku horietako bat da. Zaila da aukeratzea, horregatik, guk zure ordez erabaki dugu. Erronka ez da bat igotzea, bi baizik.; Belagua Bertikala kilometro bertikal bikoitza da, eta igo behar dituzun mendiak Lakartxela eta Lakora dira. Bi lasterketa egun berean. Goi mendiko egun bat, barruan duzun guztia emateko eta sufrimenduaz gozatzeko Pirinioan. Animatuko zara?

Ordutegia

– Abuztuak  31

Lehenengo igoerak Lakartxelaraino eramango zaitu Belaguako lautadatik, hain zuzen, Arakoko ermita ingurutik. Ibilbideak lau kilometro baino gutxiago ditu eta desnibel positiboa 950 metrokoa da. Basotik doan lehenengo zatiaren ondoren, bigarren tartean, indarrak badituzu behintzat, paisai ikusgarriaz gozatzeko aukera izango duzu, Belaguako Bailara osoaren ikuspegia izango baituzu.

Lehenengo ahalegin horren ondoren, bigarren igoerak Lakora mendiaren gailurrera eramango gaitu. 3,5 kilometroko luzera eta 860 metroko desnibel positiboa. Zemetoko ibilbide ezaguna erabiliz lehenengo tartean basoa da nagusi. Ondoren, Belaguako Aterpetik pasa ondoren, igoeraren azken txanpari ekingo diogu; basoan atzean utzita, berriz ere Belaguako Bailararen eta Iparraldeko Xuberoako mendien ikuspegi paregabea izango duzu begien aurrean.

 

Eta ez ahaztu Belagua Bertikalerako izen ematea 0 €-koa dela. Izen ematea egiterakoan kontratatzen dituzun zerbitzuak bakarrik ordainduko dituzu. Hau posible da, POCTEFAk eta Belaguako Aterpearen birgaitzea helburu duen Belarouat proiektuak babestutako ekimena delako.

Belaguan espero zaitugu, eta gogoratu, zuk erabakiko duzu; kilometro bertikal bat, ala bi. Zure eskuetan dago, eta noski, zure hanketan.

Bideo laburpena