Izabako Kirol Elkarteak 2020ko Camille Extreme, Cannelle Trail eta Lakartxela Bertikala bertan behera uzteko erabakia hartu. Ekainaren 19tik 21era ospatzekoak ziren lasterketa hauek. Neurri gogorra da eta FEDMErekin etengabe kontrastatu dugu, baina Covid 19ak sortu duen egoera ikusita beharrezkoa ikusten dugu.

Erantzunkizunez hartutako erabakia da ez baititugu arriskuan jarri nahi gure boluntarioak, partehartzaileak eta gure bailarako biztanleak, bereziki gure adinekoak. Orain arte, Erronkari Bailaran ez dugu kasu positiborik momentuz, eta gure elkartetik egoera hori mantendu dadin lagundu nahi dugu.

Sentitzen dugu bertan behera uzteak lasterkariei eragin ahal dizkien eragozpenak. Horregatik,

bi aukera eskeiniko ditugu:

 

  • Izen ematearen diru kopurua itzuli: aukera hau hartzen dutenek info@adi-ike.com helbidean jakinarazi beharko dute maiatzaren 15a baino
  • Izen ematea 2021 urterako mantentzea: aukera hau hautatzen dutenek ez dute ezer egin

Ilusio handiarekin ari gara FEDMErekin lanean gure lasterketa 2021erako Espainiako Txapelketa bezala mantentzeko, egutegi berriaren data guztiak behar bezala uztartzen ditugunean.

Azkenik, gure babesleei eskerrak eman nahi dizkiegu, beste behin, Camille Extreme lasterketarengan jarritako konfiantzagatik.

Hemendik aurrera lanean hasiko gara zapore txar hau kentzeko eta 2021ean ilusioz beterik espero zaituztegu!

EUTSI GOGOR!!